ETE ligako laugarren jardunaldia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 2a, 00:00
Castron izango dute regata gaur, hernaniarrek.

7garren postuan doa Hernani ETE ligako sailkapen orokorrean, 11 punturekin. 

Gaur arratsaldeko 16:30etan, ETE ligako laugarren jardunaldia jokatuko dute Castron, eta bertan izango da Maialen trainerua.  ETE Ligarako estropada 5 kaletan jokatuko da, sarrera librearekin. 2 luze egingo dira ziaboga batekin. 

 

Hernani 11garren, sailkapen orokorrean 

Joan den asteburuan, Zumaiako ikurrina jokatu zuten, eta Hernani zazpigarren postuan gelditu zen, 12:53:42 denborarekin. Hiru puntu lortu zituen, eta momentu honetan, zazpigarren postuan doaz hernaniarrak, 11 punturekin. Aurretik Zarautz doa, eta atzetik, berriz, Castro, bost puntuko aldearekin.

Honela doa ETE ligako sailkapena lehenengo postuan Hondarribia (24 puntu); bigarren Hibaika (23 puntu); hirugarren Deusto (20 puntu); laugarren Zumaia (19 puntu) ; bosgarren Ondarroa (15 puntu); seigarren Zarautz (14 puntu); zazpigarren Hernani (11 puntu); zortzigarren Castro (6 puntu) bederatzigarren Portugalete (3 puntu).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!