Urrezko domina asko, Rohrbachek eta Goñik

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 2a, 00:00

Hernani K.E-ko Xabier Huitzi eta Santiago Pérez ere aritu ziren, joan den asteburuan, Irunen. 

Joan den asteburuan, Gipuzkoako Infantil, Junior eta Absoluto mailako txapelketak jokatu ziren Irungo Azken Portu igerilekuan. Bertan, Maialen Rohrbach eta Enaitz Goñik urrezko domina ugari lortu zituzten. Rohrbachek hamar probatan hartu zuen parte, hauek launaka eta sei errelebotan izanik. Horietatik, bederatzi domina irabazi zituen eta zilarrezkoa ere lortu zuen. Bidasoarekin errelebo guztietan lortu zuen garaipena, eta banakakoetan aurrean  izan zen; 10 libre, 10 bizkar eta 10 estiloetan. Zilarra leporatu zuen, 50 tximeletan. 

Enaitz Goñik, berriz, lau urre eskuratu zituen: bi urre 200 libretan eta 200 estilotan, junior mailan. Proba hauetan, beste bi zilar lortu zituen absolutoetan, eta baita 4 x 200 eta 4 x100 libreetan ere, Tolosaldearekin. 100 estiloetan brontzea lortu zuen juniorretan, eta beste zilar bat 4 x 50 estiloetan.

 

Huitzi eta Pérez ere, Irunen 

Hernani K.Eko Xabier Huitzi Eta Santiago Pérez ere aritu ziren Irunen. Pérezek 6garren, 7garren, 9garren eta 14garren postuetan amaitu zuen, 50 bizkar, 50 tximeleta, 50 libre eta 200 libre probetan. Huitzi berriz, juniorretan, zortzigarren izan zen 50 libre eta  50 tximeletan; 9garren egin zuen 100 tximeletan, eta 13garren, 100 libreetan. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!