Urretxuko San Juan txapelketako txapela jantzi zuen, Markel Lizeagak

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 2a, 00:00

San Juan txapelketan garaile Markel Lizeaga, Aitor Mendiluzerekin batera.

Paul Ojuelek, aldiz, ez zuen Gipuzkoako txapelketa irabazterik lortu. 

Paul Ojuelek eta Markel Lizeagak, final bana jokatu zuten joan den astean. Ojuelek Gipuzkoako lau t'erdiko Txapelketaren finala, eta Lizeagak, berriz, San Juan Txapelketaren finala. 

Ojuelek, nagusien mailan jokatu zuen finala, Zegamako Toki Alai frontoian, eta ez zuen zorterik izan, ez baitzuen garaipenik lortu: 22-16 galdu zuen, Matxinandiaren aurka. 

Markel Lizeagak pelotari senior hernaniarrak, berriz, Urretxuko San Juan txapelketa irabazi zuen Aitor Mendizabal profesional ohiarekin batera. Markagailuak, sekulako maila erakutsi zuen, izan ere, Lizeagak eta Mendizabalek, 22-11 irabazi zioten Matari eta Elizegiri. Partiduaren hasieratik nagusitu zen Lizeaga, eta horrek lasaitasuna eman zien bikote pilotariei. 

 

IV. Papelera Zikuñaga txapelketa 

Datorren ostiralean, Hernaniko frontoian abian jarriko da Zikuñagako Papelerak babestutako txapelketako laugarren edizioa. Aurtengo txapelketan, gainera, 104 pelotarik hartuko dute parte, sei kategoriatan. Uztaileko egun guztietan, igandeetan izan ezik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!