Espainiako Txapelketan ariko da Aitor Lizarazu

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 30a, 00:00

Aitor Lizarazu eta Pablo Lasterra.

Hondartzako boleiboleko Euskadiko Txapelketan lortu zuen horretarako txartela, Pablo Lasterra donostiarrarekin.

Sekulako mailan hasi du hondartzako boleibol denboraldia Aitor Lizarazu hernaniarrak. Eta Cantabriako Sari Nagusian bigarren postua lortu ondoren, primeran aritu zen Euskadiko Txapelketan, Donostiako Zurriola hondartzan. Pablo Lasterra donostiarrarekin osatu zuen bikotea Lizarazuk eta bertan lortutako emaitzari esker, Espainiako Txapelketan aritzeko sailkatu da. Horrela, Euskadi ordezkatuko dute, irailaren aurreneko asteburuan, Andaluziako Fuengirolan jokatuko den txapelketan.

Gainera, beste txapelketa bat ere jokatu dute Lizarazuk eta Lasterrak elkarrekin: Espainiako zirkuitu profesionaleko lehenengo proba, Asturiasko Ribadesellan. Bertan izan ziren estatu mailako jokalari onenak eta nazioarteko hainbat talde. Aurreneko fasea gainditu zuten Lizarazuk eta Lasterrak, 16 bikote onenen artean sailkatuta. Eta bigarren fasean, bi partidu irabazi eta beste bi galduta, meritu haundiko bederatzigarren postua lortu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!