Musika, Yoga, bisitak, afariak eta jarduera gehiago uda honetan, Chillida Lekun

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 30a, 00:00
'Lurra Café'n afari ederrez gozatzeko aukera egongo da.

Uztailaren 8an, 22an eta 29an, arratsaldeko 19:30etan, museoa irekiko da esklusiboki esperientzia berezi eta paregabea eskaintzeko.

Udan ere kulturaz gozatzeko aukera ederra eskainiko du Chillida Lekuk. Izan ere, mota guztietako ekintzak antolatu dira, uztailerako eta abuzturako.

Larunbatero, Chillida Leku museoa, Yoga egiteko eszenatoki bilakatuko da: «burua lasaitzera gonbidatzen zaitugu, behaketa eta meditazioa errazten dituen ingurune paregabe batean. Yoga saioaren ondoren, parte hartzaileek brunch osasungarria izango dute Lurra Cafen». Etzitik hasiko da Yoga tailerra, eta aipatu moduan, larunbatero izango da, abuztuaren 27ra bitartean. 

Musikaz gozatzeko parada ere izango dute herritarrek Chillida Lekun, eta uztaileko lehen kontzertua etzi izango da: Lila Downsek eskainitakoa, hain zuzen. Larunbatean, berriz, Chucho Valdés  & Paquito D-k Chillida Leku bisitatuko dute. 

 

Ilunabarreko esperientziak 

Uztailaren 8an, 22an eta 29an, arratsaldeko 19:30etan, museoa esklusiboki irekiko da «esperientzia berezi eta paregabea eskaintzeko». Bisitariek bisita gidatuaz gozatu ahal izango dute ilunabarrean, eta «obrak ikusi ahal izango dituzte egunaren azken uneetako argi beroarekin, eguzkiaren argiak intentsitatea galtzen duenean». Bisita gidatu hauen ostean, Fede Pacha sukaldariak zuzendutako Lurra Café terrazako afari batek osatuko du esperientzia.

Ekintzetarako sarrerak esteka honetan erosi daitezke: https://labur.eus/VoCaW.

 

UDAKO EGITARAUA CHILLIDA LEKU

ETZI

19:00 Lila Downs, Volver Tour. Singularfest. 

19:00 Yoga eskulturen artean eta brunch (larunbatero, abuztuaren 27ra arte)

UZTAILAK 3

19:00 Chucho Valdés & Paquito D 'Ribver Reunion Sextes, Singularfest

Uztailak 8, 22 29 19:30etan, museoa irekita, esperientzia bereziak ilunabarrean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!