Etzi elkarretaratzea herriko plazan, «mugan izandako hilketak salatzeko»

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 29a, 12:56

Amherrek kandelekin eta loreekin joatera gonbidatu ditu herritarrak. 

Melillako kolektiboek eta komunitate migratzaileek deialdi bateratua egiteko deia luzatu dute  «joan den asteburuan mugan izandako hilketak salatze aldera». Hori kontutan izanik, Amher Sos Arrazakeriak bat egin du, eta Hernanin elkarretaratzea antolatu da, etzi, eguerdiko 12:00etan, Gudarien Plazan: «herritarrak etortzera animatu nahi ditugu». 

Kalera aterako dira, Melillako sarraskitik bizirik atera direnei babesa emateko, «eta erakunde batzuetan ezarritako nekropolitika gaitzesteko». Era berean, Amherrek kandelekin eta loreekin joatera gonbidatzen du jendea: «gure begirunea adierazteko eta Europa Gotorlekuan eta gainerako mugetan hildako pertsona guztiak oroitzeko. Arropa beltza ekarri, kandelak eta loreak zuriak». 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!