San Joanetako Argazki Lehiaketan parte hartzeko azken eguna, bihar

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 27a, 14:13

Festetako argazki onenak sarituko ditu Kronikak, eta bihar da proposamenak aurkezteko epemuga. Argazkiak bidaltzeko, idatzi mezua 'kronika@kronika.eus' helbidera edo, bestela, bertaratu bulegora. 

San Joanetako 13. Argazki Lehiaketa antolatu du Kronikak, eta bihar da argazkiak aurkezteko azken eguna. Eguerdiko 12:00ak baino lehen bidali beharko dira proposamenak. Argazkiak formatu digitalean entregatu behar dira, eta horretarako, bi aukera daude: emailez bidalita kronika@kronika.eus helbidera, edo, bestela, Kronikaren bulegora eramanda (Larramendi kalea, 11). Proposamena aurkeztearekin batera, jakinarazi beharko dira egilearen izen-abizenak eta telefonoa; haurren kasuan, adina ere bai.


Bi sari potolo
Aurtengo lehiaketako partehartzaileen artean, bi sari banatuko dira: Doberako bazkide edo Kronikakide direnen artean bat, eta bazkide edo Kronikakide ez direnen artean, beste bat. Bazkide edo Kronikakide direnentzat, saria izango da Txindokiko Itzala abentura parkerako sarrera bikoitz bat, bi pertsonarentzako otordua Altzuetan, eta Hernaniko igerileku irekietarako bi sarrera. Bazkide edo Kronikakide ez direnek, berriz, honako hauxe izango dute jokoan: Txindokiko Itzala abentura parkerako sarrera bikoitz bat, bi pertsonarentzako otordua Itxas Burun, eta urtebetez Kronikakide izateko aukera. 

Argazki guztiak bilduta, argazki onenen aukeraketa egingo da, eta herritarrek aukeratuko dituzte lehiaketako irabazleak. Horretarako, Kronikak martxan jarriko du bozketa, www.kronika.eus webgunean. Bozkatzeko aukera ekainaren 29an irekiko da, eta uztailaren 1eko eguerdiko 12:00ak arte egongo da zabalik. Irabazleen izenak, berriz, uztailaren 2ko alean argitaratuko dira. 

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!