'Sos kantak arriskuan' saioa bihar, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 27a, 00:00

Abesteko interesa duenak deitu 630 641 408 telefonora. Bihar 15:30etatik aurrera egingo dira ahots frogak. 

Galzorian dauden tokian tokiko abestiak berreskuratu eta berrinterpretatzea xede duen telebista saio berria grabatzen ari dira ETB1erako, eta Hernaniko ahotsak behar dituzte: «1918ko kantu zahar bat kantatu eta grabatzeko». Beraz, kantatu nahi duen herritarrak, bihar, arratsaldeko 15:30etatik aurrera, Urbieta kalearen eta Latsunbeberri auzoaren arteko parkera gerturatu dadila: «bertan ahotsen frogak eta entsegua egingo ditugu». 

Beraz, tarte horretan etortzeko aukera duenak, animatu eta deitu telefono honetara: 630 641 408.

Biharko elkarretaratzeaz gain, ekainaren 30an, hau da, ostegun honetan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, «herritarren artean kantatuko dugu Tilosetako frontoian». Beraz, saio honetan parte hartu nahi izanez gero, abesten edo ikusten, deitu aipatutako telefonora eta apuntatu. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!