San Fermin txapelketa hasiko da, gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 27a, 00:00

Gaur jokatuko da San Fermin txapelketako lehenengo jardunaldia, arratsaldeko 18:00etan, Galarretan. 

Gaur emango zaio hasiera San Fermin txapelketari, Galarretan. Guztira lau bikote izango dira txapelketako protagonistak: Urriza-Labaka, Aldabe-Barrenetxea IV, Ansa II-Azpiroz eta Ezkurra II-Juanenea.

Bost jardunalditan dago banatuta San Fermin txapelketa. Gaur, uztailaren 4an eta uztailaren 7an denen aurkako ligaxkako partiduak jokatuko dira, eta uztailaren 9an, larunbata, finalerdia jokatuko da. Eta uztailaren 15ean, berriz, finala.

Partidu guztiak Galarretan jokatuko dira, eta gaur izango da lehenengoa, arratsaldeko 18:00etan hasita. Bigarren jardunaldia datorren astelehenean izango da. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!