San Joanak

Banderak jaitsiko dira gaur gauean, San Joan jaiei amaiera emateko

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 27a, 00:00

Batukada feministak, kaleak hartu zituen danbor soinuekin.

Mendiriz Mendi elkarteko eta Langile ikastolako ordezkariek banderak jaitsiko dituzte, gaur gaueko 00:00etan.

Mota guztietako ekintzak egin ziren atzo, goizean goizetik hasi eta gauera arte, ia etenik gabe. Etxeko txikiek, atzo agurtu zituzten hain maiteak dituzten Erraldoi eta Buruhaundiak. Horrez gain, kalejirak, erromeriak, dantza ikuskizunak eta bertso jaialdiak nagusitasuna izan zuten, besteak beste. 

 


Borobila izan zen urteroko San Joanetako bertso jaialdia. 



Dantzan, arratsalde ederra pasa zuten herritarrek, Atsegindegin egin zen erromerian. 

 

Bandera jaitsierarekin, San Joan jaiei 'datorren urtera arte' 

 

Goizeko 07:00etan Hernaniko Soinua elkarteko txistulariek dianarekin, goizero moduan, hernaniarrak esnatuko dituzte, eta 09:00etan, lekukoa hartuko du Azeri dantzak. Ondoren, Beti Egarriak txarangak kaleak doinuz beteko ditu. 11:30etan, haur kategoriako XXXXII. Marrazki eta pintura lehiaketaren sari banaketa egingo da Biterin. Eguerdi aldera, herri kirolak izango dute protagonismoa eta 13:30ak aldera, haurrentzako Adi, grabatzen, ekin! ikuskizuna eskainiko dute Tomaxen abenturak taldeak. 

Arratsaldean, San Konpartsaren irteeraz gozatzeko aukera ere izango dute herritarrek, eta 20:00etan, Puro Relajo mariatxiek Urbietan kontzertua eskainiko dute. Gaueko 23:00etan, Su danborrak ikuskizunak plaza argituko du, eta 00:00etan, Mendiriz Mendi elkarteko eta Langile ikastolako ordezkariek banderak jaitsiko dituzte, jaien amaiera iragarriz. Jarraian zezen suzkoarekin eta Incansables txarangaren kalejirarekin 'datorren urtera arte' esango zaie San Joan jaiei.

 
 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!