Plazatik abiatu, Andre Kaletik Zinkoeneara jaitsi, eta Kale Nagusian gora berriro Plazara buelta. Horixe da, huts-hutsean esanda, Axeri Dantzaren ibilbidea. Baina oso bestelakoa da, sokan doazenek egiten dutena, komertzio, etxe zein kalezuloetatik barrena, herritarrak ezustean harrapatzeko.