XVII Berria txapelketako final haundia jokatuko da gaur, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 26a, 00:00

Kanariar Uharteetara bi laguntzentzako bidaia zozketatuko da, parte hartzaile guztien artean. 

Gaur arratsaldeko 17:00etan, Hernaniko kiroldegian, XVII Berria txapelketako fina haundia jokatuko da. Bertan, Lazkaoko Lapkek Tolosaren aurka neurtu beharko ditu indarrak. Sekulako finala izango da gaur arratsaldekoa, izan ere, bi klub horiek faborito izan dira, eta orain arte txapelketan jokatu dituzten hiru kanporaketetan maila ederra erakutsi dute. Lapkek guztira partidu bakarra galdu du eta Tolosak, berriz, bi.

Tolosak dagoeneko badaki zer den Berria txapelketa irabaztea; bi irabazi baititu, eta horrez gain, bost final jokatu dituzte. Lapkerentzat, aldiz, aurreneko finala da, eta gogoz daude. 

 

Lau partidu gaur, kiroldegian

Kadete mailan, Izagirre eta Ibarloza ariko dira, Tolosa eta Castro bikotearen aurka; gazteetan, Zubizarretak eta Telleriak, Amundarain eta Gabirondoren aurka jokatuko dute norgehiagoka; eta azkenik, seniorretan, Sena eta B. Garmendiak Elola eta Aizpuru izango dituzte aurrez aurre. 

Azkenik, antolatzaileek aditzera eman dute, aurtengo Berriak txapelketa modu paregabean amaitzeko, Hernani Bidaiak agentziak, Kanariar Uharteetara bi laguntzentzako bidaia zozketatuko duela, finalean dauden ikusle guztien artean, hori horrela, parte hartzeko gonbitea luzatu dute. Zozketa gaur egingo da, finalak amaitzean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!