San Joanak

Asteburua euripean pasata ere, dantzan jarraitu dute herritarrek festa giroan

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 26a, 00:00

'Txoriak txori' ikuskizuna eskaini zuen atzo, Sarini Zirko taldeak.

Egun osorako egitaraua prestatu dute gaurko. Goizetik gauera bitartean, ez dute aspertzeko tarterik izango herritarrek. 

Atzoko eguraldiak ez zituen Hernaniko koadrilak kikildu. Izan ere, kaleak bete zituzten koloretako bluxak eta xirak jantzita, euriarekin batera dantzatuz. Goizean goiz, dianak esnatu zuen herria eta egun osoan zehar ekintza mordoa izan ziren protagonista, besteak beste, haurrentzako parkea Atsegindegin, meza Elorrabin, Erraldoi eta Buruahundien konpartsa, txarangak, harrotasun aldarrikapen karroza, Revuelta anaiak eta Patxi Sail abeslariaren emanaldia, erromeria, Laket taldearekin dantzaldia, eta Incansables txarangaren irteera.

Egitarau potoloa, gaurkoa

Gaur goizean, ohitura den moduan, dianak esnatuko du herria, eta jarraian sokamuturra egongo da plazan. Goizeko 09:00ak aldera, Axeri dantza irtengo da kaleetan barrena, hernaniarren bizkarrak astintzera. Goizeko 11:00etan, Burrunbazale txarangaren irteerak hartuko ditu kaleak, sekulako giroa jarriz. Ondoren, kale jolasen eta karta txapelketen sari banaketa antolatu da Goiz Eguzkin 12:00etarako. Jarraian, Erraldoi eta Buruhaundiek, Dye Dye dantza ikuskizunari pasako diote lekukoa. Arratsaldean, mota guztietako ekintzek apainduko dute Hernani, besteak beste, XVII. Berria pilota txapelketa, bola jokoa, bertso jaialdia, pottokak eta zezen txikiak, Humor negra izeneko bakarrizketa, erromeria eta batukada feministarekin kalejira.

Halaber, gauean dantzatzeko parada izango dute herritarrek Bilgune feministak prestatutako karaokearekin, Bilguneko txosnan eta jarraian, Bulego taldeak hartuko du lekukoa kontzertua eskainiz, Atsegindegin. Gaueko 00:00etan Nekaezinak txaranga aterako da kaleetan barrena, eta eguna ezin hobe amaitzeko, DJ Bullek, dantza eta festa giroa  jarriko du Tilosetan, ordu txikiak arte.

Bizkarra gorri-gorri zutela itzuli ziren batzuk etxera.
 
 
Haur eta gaztetxoentzako pottokak eta zezen txikiak zeuden Latsunben. 
 
 

SAN JOANAK GAUR

07:00 Diana, Hernaniko Soinua elkarteko dultzaineroekin.

07:30 Sokamuturra.

09:00 Axeri Dantza.

11:00 Burrunbazale txarangaren irteera.

12:00 Kaleko jolasen eta karta txapelketen sarien banaketa, Goiz Eguzkin.

12:00 Erraldoi eta Buruhaundien Konpartsa. Herburu elkartea.

13:00 'Dye Dye' dantza ikuskizuna, Zehar konpainiaren eskutik, Biteri plazan.

17:00 XVII. Berria esku pelota txapelketaren finala, kiroldegiko frontoian.

17:00 Bola jokoa. HernanikoTxapelketaren hirugarren tiraldia, Benta Berriko bolatokian.

17:00 Bertso jaialdia, Tilosetan. Bertsolariak: Jexux Mari Irazu, Nerea Ibarzabal, EñautMartikorena eta Maialen Lujanbio. Hernaniko BertsoEskola.

17:30 Haurrentzako pottokak eta zezen txikiak, Latsunbe auzoan.

18:00 'Humor negra', Asaari Bibangen bakarrizketa, Biterikultur etxean. Amher elkartea.

18:00 Erromeria Urbieta kalean, Jeiki Hadi taldearekin.San Joan Konpartsa elkartea.

19:00 Kalejira batukada feministarekin, txosnetatik hasita, Kaxkoan barrena.

22:00 Karaokea, Bilgune Feministaren txosnan.

23:00 Buelgo taldearen kotnzertua, Atsegindegin.

00:00 Nekaezinak txaranga.

00:30 DJ-Bull dantza eta festa. Tilosetan

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!