Euri zaparraden eraginez, nahi baino laburragoa egin behar izan du kalejira, Erraldoi eta Buruhaundien Konpartsak. Udaletxeko arkupeetan dantzatu dute, hasieran zein bukaeran; eta ibilbidearen erdia osatu dute: Andre Kaletik Plaza Berrira jaitsi, eta berriro Plazara igo.