Pirinioetako Bidea ekimeneko agerraldia igandean, Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 24a, 16:56

Eguerdiko 13:00etan jarri du hitzordua egin du Hernaniko Gure Eskuk, eta herritar guztiei luzatu die bertaratzeko deia. Pintxoak jarriko dituzte, ekimenaren inguruko zalantzak argitzeko tartea ere izango da, eta taldeko argazkia aterako dute.

Uztailaren 2an izango da Pirinioetako Bidea ekimena, Euskal Herriko eta Kataluniako eragileek elkarlanean sustatu dutena, Pirinioak argitzeko. Eta horren harira, agerraldia egingo dute Hernanin, igande honetan, ekainaren 26an. Tilosetako eskaileretan jarri du hitzordua Hernaniko Gure Eskuk, eguerdiko 13:00etan. Bertan, pintxoak jarriko dituzte, eta ekimenaren inguruko zalantzak argitzeko tartea ere izango da. Gainera, taldeko argazkia ere egingo dute.

Herritar guztiei luzatu diete bertaratzeko gonbitea, eta deialdi berezia luzatu diete herrian bizi diren kataluniarrei, bi herrien arteko elkarlanaren erakusle. Izan ere, nabarmendu dute «Europa mailako ekintzarik ikusgarriena» izango dela, uztailaren 2an «kataluniarrekin elkarlanean» egingo dutena. Hernanitik, Aiako Harriko Munagirre mendia argitzera joango dira gau horretan. Oraingoz bi autobus bete dituztela jakinarazi du Gure Eskuk, eta hirugarrena ere bete nahi dutela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!