Xalaparta Txaranga gaur 23:15etan aterako da eta ordu laurdenera, 23:30etan, Zezen Suzkoa animatuko du txarangak, Zinkoenean. Jende ugari biltzen da zezen suzkoaren inguruan eta Xalapartak girotzen du ekitaldia bere doinuekin. Xalaparta txarangak San Joanetan 56 urte daramatza kaleak girotzen eta Hernaniko ohikoenetakoa da. Ondoren Kale Nagusiaren barrena igoko dira.
Gauerdian, Onddi parean, 'Txatxon'-i eta hildakoei oroimenezkoa
Gauerdi aldera, Onddi Tabernaren aurrean, txarangak geldialdia egingo du Xalaparta txarangako kide eta zuzendari izandako Iñaki Apezetxea 'Txatxon'-en oroimenez. 56 urte hauetan hil diren txarangako partaide guztiak ere gogoratuko dira.
Gu gira Euskadiko pieza jo eta abestuko da eta interesa duten pertsona guztiei ekitaldi honetan parte hartzeko gonbita egiten zaie.