Hernaniko Ernaik ere kontzertuen egitaraua prestatu du San Joanetarako, Tilosetan. Honela, bihar eta etzi Gazte Txosna ondoan dagoen oholtzatik bost talde igaroko dira.
Bihar, 22:00etan hasiko dira Ernaiko txosna ondoko kontzertuak eta honako hiru talde hauen musika entzungo da: Kinada, Ameba eta Dupla DJ Set. Etzi, igandean, Alargun Beltzak eta DJ Fantasiak hartuko dute erreleboa, 22:30etatik aurrera. Giro ezin hobean festak pasa nahi izanez gero bertatik pasatzea plan ona da.
Gaur bost emanaldi, hiru guneetan
Gaur ere kontzertu ezberdinak izango dira txosna guneko hiru eremuetan. Molotoffen, Gau dantzagarria antolatuko dute Erroka eta Lamia Mari-rekin, 23:30etatik aurrera.
Gazte Asanbladaren gunean DJ Trioka eta Mehatxuka taldeak izango dira 22:00etatik aurrera eta ordu berean, Askapena eta Bilgune Feministaren gunean Duo Jadek jarriko du dantza giroa.