Festen burbuilan sartuta, atzotik

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 23a, 00:00

Gaur hasiko dira San Joanak, baina festa giroan murgilduta daude gaztetxoak, atzo arratsaldetik. Hernaniko Gaztelekuak antolatuta, Su festa! egin zuten arratsalde osoan zehar, Atsegindegin azkenean, eguraldiagatik. Eta ezin hobeto hasi zuten festa, Bubble balls jolasarekin: bola puzgarri banatan sartu ziren, eta autotxokeak balira bezala aritu ziren, elkarren kontra txoke eginez, lurrera erori eta bote egiteko, baloi batek bezalaxe. Disko jartzailerik ere izan zen, arratsaldea girotzeko; eta hainbat sari banatu zituzten bingo bereziarekin, festa merienda batekin borobildu aurretik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!