Abilezia erakustaldi ederra, Denontzat Race lasterketan

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 23a, 00:00

203 partehartzaile aritu ziren aurreko igandean, Denontzat Race obstakulo probaren bosgarren edizioan. 11 kilometroko ibilbidean, 40 oztopo gainditu behar izan zituzten, errepidean, mendian zein ibaian barrena. Abilezia erakustaldi ederra eman zuten, indarra, oreka edota punteria eskatzen zuten probetan. 

Elite mailan, Gorka Susperregi irundarra nagusitu zen gizonezkoetan, Pau Nacería bartzelonarraren eta Ekain Nogueira hernaniarraren aurretik; eta Yessica Izquierdo madrildarra izan zen onena emakumezkoetan, Karina Fuertes hernaniarrari eta Eider Alonso astigartarrari aurrea hartuta. 23 urtez azpikoetan, berriz, Maialen Eguren donostiarrak irabazi zuen emakumezkoetan, eta Erik Pomposo irundarrak gizonezkoetan, Ander Gurrea donostiarraren eta eta Gaizka Izagirre hernaniarraren aurretik. Eta master kategorian, azkenik, Aitzol Larrañaga hernaniarrak, Eñaut Jaka hernaniarrak eta Lucio Román donostiarrak osatu zuten podiuma.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!