San Joanak

Molotoffek, Askapena eta Bilguneak, eta Gazte Asanbladak txosna gunea girotuko dute

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 23a, 00:00
Txosnak prest daude jaian murgiltzeko.

Gaurtik astelehenera arte egitaraua prestatu dute hiru gune horietan eta festa giroa protagonista izatea nahi da.

Txosna gunea jai giroan murgilduko da gaurtik astelehenera arte. Honela, hiru gune izango dira eta bertan musikari lotutako egitarauak prestatu dituzte. Askapena eta Bilgune txosna, Boltaia eta Gazte Asanblada izango dira hiru guneak. Gaur, ilun­tze­arekin batera DJ desberdinak ariko dira musika jartzen txosnetan. 

Bihar, San Joan egunean, Molotoffek Gau Dantzagarria antolatu du eta Askapena eta Bilgune gunean Duo Jadekoak izango dira. Kontrakantxa gunean, 22:00etan hasiko dira kontzertuak DJ Trioka eta Mehatxukarekin.  

Koadrilen egunean, goizetik ekitaldiak egongo dira gaupaseroentzat eta goiztiarrenentzat ere bai, nahi izanez gero. Tilosetan mañaneoa antolatu da 07:30etan, eta eguerdian bazkarirako pres­tatuko dira. Elektrotxarangak alaituko ditu kaleak arratsaldean, eta oraindik in­darrekin jarraitzen dutenek badute aukera ongi pasatzeko Molotoff txosnaren Punk gauean eta Askapena eta Bilgune feministaren txosnetan. 

Molotoff gunean kantautoreak+ska dago iragarrita igandean, eta 19:30etan, Porrumentzio, Rumbo eta Herenegun artisten ordua izango da. Askapena eta Bilgune Txosna gunean, Batukada feminista izango da eta 22:00etan karaokea. 

Eta festak amaitzeko atzera begirada egingo dute Molotoffen, eta 80, 90 eta 2000 hamarkedetako musika jarriko da. Askapena gunean bingo musikatuak emango dio amaiera festari. 

 

Errotuk goizetan ekitaldiak

Errotuk ekainaren 25etik ekainaren 28ra arte ekitaldiak antolatu ditu goizean goiz. Larunbatean, 07:30etan, Plaza Berrin gosaria eta sorpresa izango dira; igandean zumba eta gosaria ordu eta leku berean. Astelehenean, 07:30etan, Plazan jolas kooperatiboak antolatu dituzte, eta astertean, 06:00etan agur esango dute argazkiarekin eliza atzeko atean.

 

Kontseilu Sozialistak, egitaraua

Kontseilu Sozialistak ere antolatu ditu ekintzak. Gaur 20:00etan irekiko du txosna eta, ondoren, Izar Haitz garagardoaren dastaketa egingo da. Bihar, 19:00etan, pintxo-potea, bertsoekin girotuta, antolatu da eta larunbateko herri bazkariaren ondoren mojitoak banatuko dira.

EGITARAUA

MOLOTOFF

GAUR

23:00 Elektronika gaua. Gzarny Bllodyiver, Modulor, Kika 1000.

BIHAR

23:30 Gau dantzagarria. 
Erroka, Lamia Mari.

EKAINAK 25

07:30 Mañaneoa.
22:00 Lixiba, Zulo, Pchí Colorau

EKAINAK 26

19:30 Kantautoreak+Ska. Porrumentzio, Rumbo, Herenegun.

EKAINAK 27

80/90/2000 Musika txosnan.

ASKAPENA ETA BILGUNE TXOSNA

GAUR

00:00 DJ Txillardegi.

BIHAR

22:00 Duo Jade.

EKAINAK 25

23:00 Tasaund System, Albabarruna.

EKAINAK 26

19:00 Batukada Feminista.

22:00 Karaokea

EKAINAK 27

23:00 Bingo Musikatua.

GAZTE ASANBLADA

GAUR

22:00 Durüm Solo Karne

BIHAR

22:00 DJ Trioka, Mehatxuka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!