Azkoitiko Udalak antolatutako 'Hike Eizan' bertsopaper lehiaketa irabazi du Eli Pagola bertsolari hernaniarrak

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 23a, 00:00
Eli Pagola 'Hike eizan!' lehiaketan. Argazkia: Bertsoa.eus

'Tximista eta trumoia' izeneko lanagatik irabazi du Eli Pagolak. Sariak, ekainaren 30ean banatuko dira, Elkargunean. 

Eli Pagola bertsolari hernaniarrak irabazi du Azkoitiko Udalak antolatutako I. Hike eizan! Bertsopaper lehiaketa. Lehiaketa honen berezitasuna da bertsopaperak hitanoan direla, eta noka izatea baloratu egiten dela. Antolatzaileek aditzera eman dute, guztira 24 lan jaso dituztela maila ezberdinetan, eta Eli Pagola gailendu da, Tximista eta trumoia izeneko lanarekin. 

Epaimahaia Hike eizan! lantaldeko et Erniarraitz bertsozale elkarteko bina kidek osatu zuten, eta horiek guztiek, saritutako «lanen kalitatea» azpimarratu zuten. Horrez gain, honakoa ere azaldu zuten «zenbait kasutan, hitanoaren eta zukaren nahasketa agertzen da eta hiperritanoa erabiltzeko joera ere nabarmena dute».

 

Sari banaketa, datorren astean

I. Hike eizan! Bertsopaper lehiaketako lanen sari banaketa ekitaldia datorren astean egingo da, ekainaren 30ean, Elkargunean. Egun berean, II. Hike eizan! bertso saioa egingo dute: Miren Amurriza eta Andoni Egañarekin. Oihana Iguaran eta Sebastian Lizaso arituko dira bertsotan, Imanol Artola Felixek gaiak jarrita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!