Zamalanen ordutegia Kaxkoan, San Joan jaietan

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 22a, 00:00

San Joan jaiak direla eta Kaxkoak egin beharreko zamalanen ordutegia honakoa izango da: bihar, etzi, 25ean, 26an eta 27an, egun osoan itxita. Udalak aditzera eman duenaren arabera, ordutegi hauetatik kanpo eta premiazkoa gertatzen  bada, Atzieta eta Izpizua kaleko zamalana eremuak erabili ahal izango dira. Eta Udalak argi utzi du, herriko jai nagusien ekitaldiak ospatu ahal izateko murrizketa hauek ezinbesteak direla: «eragozpenengatik barkamena eskatuz, jai alaiak opa dizkizuegu». Horrez gain, zalantzarik izan ezean, Udaltzaingoak argituko ditu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!