Hainbat argibide, Sokamuturrerako

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 22a, 00:00

Ekainaren 25ean eta 26an egingo da Sokamuturra, goizeko 07:30etatik 09:00etara. 

Aurten, sokamuturra ekainaren 25ean eta 26ean egingo da, goizeko 07:30etatik 09:00etara. Eta ibilbidea ondokoa izango da: Gudarien plaza, Andre kale, Felipe Sagarna 'Zapa' kalea eta Kale Nagusia. 

Hori horrela, Udalak honako mezua helarazi die herritarrei: «arretaz jokatzeko neurriak hartzeko eskatzen dugu, alegia ataria barrutik giltzatuta egotea kalteak saihesteko eta bizilagunak kalera ez ateratzea ekitaldiak irauten duen bitartean. Komertzio eta lokalei ere jakinarazpena egiten diegu dagokien neurriak har ditzaten ekitaldiak sor ditzakeen kalteak ekiditeko. Baita ere, jakinarazten dugu 16 urtetik beherakoek ezin dutela sokamuturrean parte hartu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!