Jon Ander Olazabal hernaniarra garaile, Uxue trail mendi lasterketan

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 22a, 00:00
Jon Ander Olazabal, podiumean. Argazkia: Uxue trail.

Guztira 8 hernaniarrek eta 3 astigartarrek hartu zuten parte Uxue trail lasterketan. 

Larunbat goizean jokatu zen Uxue trail lasterketa, Usurbilen. Lau modalitatez osatutako lasterketa zen: lasterketa luzea (20 kilometro); lasterketa motza (11,5 kilometro); martxa Nordikoa (7,5 kilometro) eta Uxue paseoa (5,5 kilometro). 

Lasterketa luzean, Jon Ander Olazabal hernaniarra heldu zen aurrena helmugara, 01:48:11ko denborarekin. Lasterketa motzean, beste 7 hernaniarrek hartu zuten parte, eta ondorengo postuetan gelditu ziren: Jon Murua 15garren postuan, Pello Perez 28garren postuan, Xabat Alonso 29garren postuan, Gorka Sarasola 37garren postuan, Juan Ignacio Rodriguez 44garren, Iñaki Pascual 109garren, eta Gonzalo Saavedra 143garren postuan. 

Hernaniarrez gain, hiru astigartarrek ere hartu zuten parte Uxue trailen, honakoak hain justu: Urko Azurmendik lasterketa motzean, 96garren postuan. Lasterketa luzean, Pello Goikoetxeak 39garren postuan amaitu zuen eta Carol Castellanos 79garrenean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!