Gaur 'Gazte su festa' Atsegindegin eta bihar ekintza mordoa egun osoan zehar, San Joan bezpera ospatzeko

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 22a, 00:00

Atsegindegin egingo da gaurko 'Gazte su festa' eguraldia dela eta.

Festa giroan sartuta gaude dagoeneko, eta nabari da herrian. Gaurkoan, Gaztelekuak antolatuta, Gazte su festa egingo da Atsegindegin, 16:00etan hasita. Makina bat jardueratan parte hartzeko eta ederki pasatzeko aukera izango dute gazteek, besteak beste, Bubble Balls jolasa, Bakailuak Saltzak DJ-a, bingoa eta afari-merienda egongo baita. 

Orain arte ekintzak egin badira ere, San Joan jaiei bihar emango zaie hasiera 12:00etako txupinazoarekin, eta lehenago ere jarduerak egongo dira, besteak beste, gazteen Azeri dantza. Arratsaldean, dibertitzeko tarte ederra izango dute herritarrek zirku ibiltariarekin, eta jarraian Akelarreak hartuko ditu kaleak eta herriko plaza. 18:30etan, Kantuz Abesbatzak Urbieta kalea girotuko du, eskainiko duten kontzertuarekin. 

Gau aldera, San Joan suak herriko plaza argiztatu bitartean, Kantaitak sua besarkatuko du, uzta oparoa eskatzeko. Ondoren, gaua amaitzeko, makina bat jarduera egingo dira, hala nola, gau elektronikoa, Atsegindegin, Paket Flat kolektiboak eskainita, dantzaldia Laiotz Taldearekin, danborrada Santa Barbara elkartearen eskutik, eta gaueko 01:00etan, Urumea txarangak giro ederra jarriko du Kaxkoan.

SAN JOANAK

GAUR  

16:00 Gazte su festa! Bubble Balls jolasa, Bakailuak Saltzak DJ, bingoa eta afari-merienda 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat, Atsegindegin. 

BIHAR 

09:00 Haur kategoriako XXXXIII. marrazki eta pintura lehiaketa Tilosetan. Urumea ikastola. 

10:00 Gazteen azeri dantza. 

12:00 Jaien hasiera ofiziala: Mendiriz Mendi elkarteko eta Langile ikastolako ordezkariek banderak jasoko dituzte. Hernaniko Txistulari Bandak San Joan Martxa joko du. Haiekin batera, Herburu taldekoak irtengo dira erraldoi eta buruhaundiekin. Hernani Musika Eskola publikoko ikasleen emanaldia izango da kalez kale. 

16:00 Miguel Olloren XV. Oroimenezko Proba, haur kategoriako karabina tiroketako LIII. txapelketa lokalaren finala. Txantxangorri elkartean. 

17:00 Ulterior...bidaia. Zirku ibiltaria Tiritirantes taldearekin. Plaza Berritik hasita erdigunean barrena. 

18:30 Akelarrea: Udaleko solstizioa, kalejira eta antzerkia Gudarien plazan. 

18:30 San Joan erronda. Hernaniko Ohitura Zaharrak abesbatzaren eskutik. 

18:30 Kantuz abesbatzaren kontzertua. Urbieta kalean. 

19:00 Txosnen irekiera

20:00 Salbe Nagusia San Joan Bataiatzailearen parrokian. 

20:00 San Joan erronda herriko kaleetan barrena, Hernaniko Musika Bandaren eskutik. 

21:30 San Joan sua.

22:00 Gau elektronikoa Atsegindegin. 

23:00 Laiotz taldearekin dantzaldia. Tilosetan 

23:00 Danborrada. Santa Barbara elkartea. 

01:00 Urumea txarangaren irteera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!