Urriza eta Zubiri garaile, Sagardoaren txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 22a, 00:00
Zubiri eta Urriza izan ziren Sagardo txapelketako irabazleak.

30-28 irabazi zuten, Ansa II eta Juanenearen aurka, astelehen arratsaldean.

Ametsetako arratsalde bat bizitu zuen herenegun Galarretak. Jendez gainezka zegoen frontoi batean, eta Urrizak eta Zubirik jantzi zituzten Sagardoaren Txapelketako txapelak, 30-28 irabazi baitzieten Ansa II.ari eta Juaneneari. Horrela, Hernaniko Larre Gain sagardotegia Sagardo Txapelketako txapeldun berria da, eta Urnietako Setien, txapeldunordea.
Kirol ikuskizunak ere lagundu zion giroari. Urrizak eta Zubirik maila haundiko finala irabazi zuten, emozioz betetakoa. Azkenean, beste behin ere, Urriza izan zen faktore bereizgarria eta nerbioak hobekien kudeatu zituena une garrantzitsuetan. Badaki nola irabazten diren finalak eta joko serioa egin zuen, ezer oparitu gabe. 18 tanto egin zituen eta bi akats bakarrik egin zituen. Ez zuen jokaldietan arriskatu, bi tanto baino ez zituen egin bi hormetan, baina jokoa aurrera eraman zuen, ondo aritu zen Ansa II.aren aurka. Juaneneak atzetik ederki jokatu zuen eta ez zion joko erraza jarri Urrizari.

Saldiaseko atzelariak, sekulako partidua jokatu zuen eta emozioa eman zion partiduari. Partidua oso parekatua izan zen hasieratik: seina, zazpina, hamarna... Hiru tantoko errenta txiki bat hartu zuten gorriek, 14-11. Baina gero 17nakoa itzuli zen 18ra, eta jarraian, 19ra. Urriza eta Zubiriren bigarren tiraldia serioagoa izan zen, lau tantoko errenta hartu baitzuten bosten faltan, 25-21. Urdinek bizirik jarraitzen zuten eta ez zuten amore ematen eta bi tantora jarri ziren, 27-25 eta 28-26.

Partidua gori-gori zegoela, Ansa ez zen ondo kokatu errebote batean, etaa kanpora bota zuen. Ondorioz 30-28 amaitu zen partidua.
Zubirik bi tanto egin zituen sakeZ eta bi falta, pEloteoan lau tanto eta hiru huts egiten zituen.

Urdinetan, berriz, Ansak hamabi tanto egin zituen, lau pareta polit, eta lau huts. Atzealdean, Juaneneak Urrizari pelota jaitsiz jokatzen jakin zuen eta hamaika tanto ere egin zituen piloteoan, tanto bat saketik eta bi huts.

Une zehatzetan urdinek  jokaldi batzuetan huts egin zuten, eta horrek markagailuan eragina izan zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!