Bosgarren Hernani, Pasai San Pedron

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 21a, 00:00
Lan ederra egin zuten neskek.

11:53:06ko denborarekin, Hernani bosgarren postuan gelditu zen igandean, Pasai San Pedron. 

Igandean eman zitzaion hasiera Emakumeen Traineru Elkartearen Ligari eta parte hartzaileen artean Hernani zegoen, Maialen traineruarekin. Etxeko bandera lortu ez bazuten ere, bosgarren postua lortu zuen Hernanik, 11:53:06 denborarekin, guztira 5 puntu lortuta.

Honela dago oraingoz, Emakumeen Traineru Elkartearen Ligako sailkapen orokorra: lehenengo postuan, Hondarribia (9 puntu); bigarren postuan, Deusto  (8 puntu); hirugarren postuan Hibaika (7 puntu), laugarren postuan,  Ondarroa (6 puntu); bostgarren postuan Hernani (5 puntu);  seigarren postuan Zarautz (4 puntu);  zazpigarren postuan Zumaia (3 puntu); zortzigarrena Castro (2 puntu); eta bederatzigarren Portugalete (puntu 1 ).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!