Unai Ibarra eta Naroa Garmendia azkarrenak, Azeri Bila lasterketan

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 20a, 00:00

Saria jaso zutenetako asko, Azeri Bilako podiumera igota. Argazki guztiak ikusgai, 'kronika.eus' webgunean.

78 korrikalarik egin zioten aurre larunbat arratsaldeko beroari, bailarako 46 herritar tartean. Txapelak, Arrasatera eta Donostiara.

Eguraldiaren iragarpenak, eta arratsaldearen hasierara arte iraun zuen bero sapak, ez zioten mesederik egin Azeri Bila lasterketari; eta proba hasi aurretik tenperatura nabarmen jaitsi zen arren, ohi baino askoz ere txikiagoa izan zen partehartzea. Edonola ere, helduen lasterketan 78 korrikalarik egin zioten aurre beroari eta 8 kilometroko ibilbide gorabeheratsuari, eta tartean izan ziren bailarako 46 herritar: 44 hernaniar, eta bi astigartar.

Bi txapelak, ordea, herritik kanpora joan ziren: Unai Ibarra arrasatearra nagusitu zen gizonezkoetan, 25:27 denborarekin; eta Naroa Garmendia izan zen azkarrena emakumezkoen artean, 34:30 denbora eginda. Podiumean, bina hernaniar izan zituzten alboetan: Sergio Roman (26:05) eta Gaizka Izagirre (26:50) izan ziren bigarren eta hirugarren, gizonezkoetan; eta beste horrenbeste lortu zuten Miren Unzuetak (36:12) eta Ana Rodriguezek (36:59), emakumezkoetan. Sei horiek bakarrik ez, beste korrikalari asko ere igo ziren podiumera, makina bat sari banatu baitzituzten.

Helduekin batera abiatu ziren gazteak ere, ibilbide berberaren itzuli bakarra osatu zutenak (4 ki­lometro). Eta haiek baino lehenago, haur eta gaztetxoak aritu ziren korrika, Urbieta kalean barrena, lagunartean eta irripartsu.

AZERI BILA - SAILKAPENA

1 Unai Ibarra Gallardo 25:27

2 Sergio Roman Bermejo 26:05

3 Gaizka Izagirre Etxezarreta 26:50

4 Unai Martínez Álvarez 27:53

5 Miguel Á. Hernández Arroyo 28:10

6 Edu Portillo Rasero 28:10

7 Unai Barrio Fochez 28:40

8 Agustin Aguirre Eceiza 29:14

9 Julen Ormazabal Ortega 29:18

10 Antxon Korta Orta 29:34

11 Julen Gaztañaga Iturralde 29:37

12 Jon Miranda Vallejo 29:41

13 Igotz Vergara Gabilondo 29:45

14 Iñaki Legorburu Royo 29:47

15 Alexander Iturralde Sanch. 29:59

16 Ander Loyarte Murga 31:01

17 Xabi Intxauspe Ugalde 31:01

18 Iñigo Lacunza Garcia 31:37

19 Josu Garmendia 31:38

20 Ignacio Caballero Lagarde 31:55

21 Javier Lagar Tostado 32:04

22 Javier Polo Criado 32:18

23 Iker Loyarte Murga 32:28

24 Iban Etxeberria Rios 32:44

25 Jabier Malkorra Lezea 32:58

26 Urtzi Nazabal Muñoa 33:20

27 David Osuna Gonzalez 33:32

28 Asier Garitaonandia Gallar. 33:40

29 Romain Purro 34:20

30 David Martínez Coba 34:27

31 Naroa Garmendia Garcia 34:30

32 Erik Merino Gonzalez 34:36

33 Diego Ibáñez Martínez 34:42

34 Juan Carlos Núñez Gonz. 35:15

35 Martin Itoitz 35:26

36 Asier Fernandez Garate 36:02

37 Miren Unzueta Otxotorena 36:12

38 Iñaki Ollo Urnieta 36:34

39 Mikel Iturbe Iturzaeta 36:55

40 Ana Rodriguez Salvador 36:59

41 Ion Mikel Rodriguez Garcia 37:32

42 Ander Irurtia Arrizabalaga 37:43

43 Jose Angel Korta Altuna 37:50

44 Egoitz Zulaika 37:51

45 Ander Etxabe Oliden 37:51

46 Xabat Etxando Goiarte 38:19

47 Luis Carlos Aizpurua Iriarte 38:42

48 Oier Etxebeste Juárez 39:00

49 Pedro Seco Pilar 39:03

50 Iñaki Berastegi Jauregi 39:08

51 Ander Esteban 39:14

52 Jose Ignacio Ollo Zabala 39:21

53 Andrea Isasa Fernandez 39:23

54 Mikel Corcuera Retegi 39:32

55 Daniel Gomez Mulas 39:47

56 Julian Mena 39:48

57 Paco Gallego Prado 39:49

58 Ainhoa Lasa Zabala 39:55

59 Lorea Lasa Zabala 39:57

60 Iñigo Fernandez de Retana 40:22

61 Jorge García Rey 40:35

62 Estitxu Ezkurra Murillo 40:51

63 Ines Arreitunandia Quint. 40:51

64 Beatriz Hernández Herranz 42:04

65 Ana María Aranjuelo Rodr. 42:27

66 Ana Azkarate Zubeldia 43:04

67 Javier Gonzalez Rodriguez 43:04

68 Dionisio Benito 43:54

69 Daniel Sedano Algarabel 44:39

70 Jose Maria Elola Elizalde 44:50

71 David Guirado 45:53

72 Ioritz Cabero Llama 45:59

73 Ainhoa Izagirre Zabalegi 46:15

74 Ibai Balerdi 46:26

75 Irati Tranche Otxandorena 47:25

76 Mirari Otxandorena Noble 47:25

77 Amaiur Tranche Otxandor. 47:25

78 Oihana Lecuona Descarga 47:33

Erlazionatuak

Azeri Bila - Helduen lasterketa

Kronika - Erredakzioa 2022 eka 18 Hernani

Azeri Bila 2022 - Haurren lasterketak

Kronika - Erredakzioa 2022 eka 18 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!