Unai Ibarrak eta Naroa Garmendiak irabazi dute Azeri Bila lasterketa

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 18a, 22:09

78 partehartzaileren artean, arrasatearra nagusitu da mutiletan, Sergio Roman eta Gaizka Izagirre hernaniarren aurretik; eta donostiarrak irabazi du nesketan, Miren Unzueta eta Ana Rodriguez hernaniarrei aurrea hartuta.

Arratsaldearen hasierara arte iraun duen bero sapa pixka bat baretuta, Azeri Bila lasterketa jokatu dute gaur, Hernaniko kaleetan, 8 kilometroko ibilbidearekin. 78 partehartzaile ausartu dira beroari aurre egiten, eta Unai Ibarra arrasatearra izan da denetan azkarrena, 25:27 denborarekin, mutilen txapela janzteko. Atzetik sartu dira bi hernaniar, Sergio Roman (26:05) eta Gaizka Izagirre (26:50), podiuma osatzeko.

Nesketan, berriz, Naroa Garmendia donostiarra izan da aurrenekoa helmugan, 34:30 denborarekin; eta bi hernaniarrek osatu dute podiuma: Miren Unzuetak (36:12) eta Ana Rodriguezek (36:59).

Erlazionatuak

Azeri Bila - Helduen lasterketa

Kronika - Erredakzioa 2022 eka 18 Hernani

Azeri Bila 2022 - Haurren lasterketak

Kronika - Erredakzioa 2022 eka 18 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!