Hernaniko Bandera jokoan gaur Pasai San Pedron, ETE Liga hasteko

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 19a, 00:00

Gaur hasiko da Emakumeen Traineru Elkartearen Liga, eta partehartzaileen artean izango da Hernani, berriro ere Maialen trainerua uretaratuta. Etxeko bandera izango dute jokoan, gainera. Izan ere, Hernaniko Bandera lehiatuko dute, herriko arraun elkarteak antolatutakoa; baina Pasai San Pedron izango da, 11:30etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!