Haurren tiro txapelketarako, izenematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 19a, 00:00

Miguel Olloren oroimenezko tiro txapelketa antolatu du Txantxangorri elkarteak, haurrentzat. Ohi bezala, San Joan jaien barruan izango da, ekainaren 23an, 16:00etatik 18:00etara elkartean bertan; eta 18:30etan egingo dute sari banaketa. Parte hartu nahi dutenek, aldez aurretik eman behar dute izena, elkartearen kanpoaldean dagoen tabloian, bulegoen ondoan. Asteartea da apuntatzeko azkeneko eguna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!