40. urteurrenaren ospakizuna, Xalapartak

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 18a, 00:00

Festa berezia du gaur Xalaparta elkarteak: 40. urteurrenaren ospakizuna. Horregatik, egitaraua prestatu dute, eta bazkalaurretik emango diote hasiera, 14:00etan. Carlos Sanchiz Sarriegi Hernaniar Bikaina omenduko dute lehenik, Agu

Elkarteak festa antolatu du gaurko. Tartean, Carlos Sanchiz Hernaniar Bikaina omenduko dute, 14:00etan hasita.

Festa berezia du gaur Xalaparta elkarteak: 40. urteurrenaren ospakizuna. Horregatik, egitaraua prestatu dute, eta bazkalaurretik emango diote hasiera, 14:00etan. Carlos Sanchiz Sarriegi Hernaniar Bikaina omenduko dute lehenik, Agur Jaunak eta Andreak kantuarekin eta ohorezko aurreskua dantzatuz. Jarraian, urteurreneko bazkariaren txanda helduko da. Bapo bazkaltzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Ondoren, 16:30etan, XXXIX. Mus Txapelketaren sari banaketa egingo dute eta, gero, segidan, 16:45ak aldera, Hernaniar Bikaina izendatuko dute Carlos Sanchiz. Xalaparta eskultura emango diote hernaniarrari, elkarteak eman dezakeen sari nagusiena.

40. urteurrenerako prestatutako agendarekin, beraz, ondo pasatzeaz gain, hunkitzeko tartea ere izango dute guztiek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!