V. Denontzat Race ospatuko da bihar

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 18a, 00:00

200 partaidetik gora izango dira proban. 30 oztopotik gora gainditu beharko dituzte 10 kilometrotan.

Hitzordu berezia dute bihar Denontzat Gimnasiokoek. Hain zuzen, V. Denontzat Race ospatuko da Landaren, 11:00etan hasita.

Dagoeneko 200 partaide inguruk eman dute izena. Korrikalariek 40 oztopo dituen 10 kilometroko proba osatu beharko dute, errugbi zelaian hasita eta atletismo pistan amaituta.

Gaur da izena emateko azken eguna, www.kronoak.com webgunean. Dortsala jaso ez dutenek, gaur eta bihar dute horretarako aukera atletismo pistan: gaur, 18:00etatik 20:00etara; bihar, 08:00etatik 09:30etara.

Lasterketak hiru kategoria izango ditu: elite maila, herrikoia eta taldekakoa. Bakoitzak bere arauak ditu, eta guztiak ikusgai daude aldez aurretik aipatutako web orrian. Gainera, egunean bertan argibideak entzuteko aukera ere izango da, 10:00etan, Landarera bertaratuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!