Hartubol, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 18a, 00:00

Galiziako jubilatu taldea bertaratuko da Hernanira, eta partiduak 11:30etatik 13:30etara izango dira, kiroldegian.

Hernaniko Hartubol Taldeak topaketa antolatu du asteburu honetarako. Bi egunetako egitaraua prestatu dute, eta, gainera, berezia izango da oraingoa. Izan ere, Galiziako jubilatu taldea bertaratuko da Hernanira, eta bi egunez, kiroldegian, 11:30etatik 13:30etara izango dituzte norgehiagokak.

Taldeak nabarmendu duenez, beren esperientzia Gipuzkoako eta Euskadiko jubilatu elkarteetara zabaltzea dute helburu: «Hartubol kirolak ez du adinik, animatu!»

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!