Hernaniarrak bikain, Burgosko zikloturistan

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 18a, 00:00

Zikuñako Ama Zikloturista Taldeko txirrindulariak, Burgosen.

Zikuñako Ama Zikloturista Taldeak 90 km-ko ibilbidea osatu zuen Burgosen, eta bihar du hurrengo hitzordua. 

Aurtengorako zehaztuta dituzten irteeretatik kanpo, Zikuñako Ama Zikloturista Taldeko txirrindulariek irteera berezia izan zuten joan den asteburuan. Hernaniarrek Espinosa de los Monteros-era (Burgos) bidaiatu zuten, eta 97 kilometroko proba osatu zuten. Bukatzeko, babarrun-jatea izan zuten elkarrekin.

Martxa hori jarraituta, orain bai egutegiaren barruan, Altzagaratera (Aramatik) dute hurrengo irteera, bihar. 80 kilometrokoa izango da biharko proba.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!