Errugbia, palankariak, gimnasia, estropada eta tiraketa, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 18a, 00:00

San Joanetako egitarauaren barruan hainbat kirol iragartzen dira urtero-urtero eta batzuk ohitura zahar bihurtu dira dagoeneko. Horietako bat da Palankari Txapelketa. Bihar 39garren edizioa jokatuko da atletismo pistan, 10:30etatik aurrera. Gaur ere, 10:00etan Txantxangorrik antolatzen duen plater tiraketa saioa izango da Hondarribian eta bihar ere izango da 10:00etan, Compact estiloan.

Ordu berean, bihar 09:00etan ikasturte amaierako gimnasia erritmikoaren erakustaldia antolatu da kiroldegian. Errugbiak ere urtero izaten du lekua eta laugarren edizioa beteko du aurten, gaur 10:30etan Landaren, nesken San Joan torneoak.

 

Traineru ETE Liga, bihar Pasai San Pedron

ETE Ligako lehenengo traineru estropada Hernanik antolatuko du bihar Pasai San Pedron. 11:30etan hasiko da eta Maialen traineruak hartuko du parte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!