Iñigo Llopisek bi zilarrezko domina, Madeirako Munduko Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 18a, 00:00

Iñigo Llopis, ezkerretik lehenengoa, zilarrezko dominarekin.

100 metro proban eta 4x100 estiloak errelebo mistoan lortu du azpitxapelketa.

Iñigo Llopis jatorri hernaniarreko igerilariak bi zilarrezko domina lortu ditu dagoeneko Munduko Igeriketa Paralinpiko Txapelketan. S8 mailan, Llopisek, bigarren amaitu zuen 100 metro bizkar proban eta atzo postu berdina lortu zuen, Espainiarekin, 4x100 metro estiloak erreleboan. 

Txapelketa Madeira irlako Funchal hiriburuan ari da jokatzen eta Joku Olinpikoak eta gero txapelketarik garrantzitsuena da. Bihar amaitu da Munduko Txapelketa. 

Bestetik, Luis Goñik atzo laugarren amaitu zuen 10 kilometroko El Soplao zeharkaldian. San Vicente de la Barquera eta Comillasen artean egiten da zeharkaldi luze hau.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!