Erdi Aroko azoka, gaurtik igandera

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 18a, 00:00

Kaxkoan barrena eta Plaza Berrin, komertzioetan eta tabernetan izango dira jatekoak eta beste asko. 

Asteburu honetan, Hernanik atzera egingo du Erdi Arora. Hain zuzen, Erdi Aroko azoka antolatu dute gaurtik hasita igandera arte. Kaxkoan izango da ospakizuna, eta bertako komertzioek eta tabernek parte hartuko dute azokan. Besteak beste, eskainiko dituzte eskulanak, jatekoak, sendabelarrak eta ukenduak. Horrez gain, txikiek eremu berezia izango dute egitasmo honetan. Izan ere, egurrezko jostailuak, ezkutuak eta beste hainbat tresna bitxi ere jarriko dituzte. Funtsean, umeen irudimena eta jolasteko gogoa piztuko dituzten gailuak eta giroa izango dira.

 

Euskalnafarren historiari buruzko ikastaroa

Aurrekoarekin lotuta, kulturak ere izango du tartea asteburuan. Hernani Errotzenek karpa bat jarriko du informazioa emateko. Izan ere, Euskal Herriaren historia gaia hartuta, euskalnafarren historiari buruzko ikastaroa antolatu da Hernanin. Beñi Agirreren zuzendaritzapean, ikastaroa izango da uztailaren 11tik 14ra, goizeko 10:00etatik 12:00etara, Biterin. Matrikula epea uztailaren 7ra arte izango da (edukiera mugatua izango da eta izen emate ordena lehenetsiko da kopurua osatu arte). Matrikularen eta materialaren kostua 20 euro dira. Izena emateko eta informazioa eskuratzeko: herriaerrotzen@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!