Hernani Sutan jarriko dute gaur boxeolariek

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 18a, 00:00

Boxeoa berriz ere kiroldegira itzuliko da gaur.

Kevin del Rio Espainiako Boxing txapeldun hernaniarrak Mario Sarmientoren aurka borrokatuko du.

San Joanetako beste kirol ekitaldi esanguratsua gaur lehiatuko da kiroldegian. Bertan, boxeolariek Sutan jarriko dute boxeo gau erakargarri batekin. Gainera, Kevin del Rio hernaniarrak Mario Sarmiento bizkaitarraren aurka izango du borroka. Del Rio Espainiako Boxing txapelduna da eta lehenengo borroka 20:00etan hasiko da. Guztira zortzi borroka daude iragarrita eta aipaturiko Del Rio-Sarmientoz gain nabarmentzekoa da Maeva Ibaremobrode, Iparraldeko txapelduna eta Paula Urdaneta, Euskadiko txapeldunaren artekoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!