Azeri Bila lasterketak herriko kaleak hartuko ditu gaur arratsaldean

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 18a, 00:00

Azeri Bilan beroa izango da protagonista, beste urte batzuetan bezala.

22garren edizioa da aurtengoa, eta arratsaldeko 17:30etan hasiko dira gazteenak eta ondoren helduak.

Azeri Bila bueltan da 22garren edizioarekin. Gaur izango da, eta arratsalde osoan festa giroan mugilduko dira, Urbieta kalean. Izan ere, 17:30etan hasiko dira haur eta gaztetxoen lasterketak, adin guztietako korrikalariekin, distantzia ezberdinak osatuz. Dozenaka gazte bilduko dira.

Helduen lasterketa, berriz, arratsaldeko 18:30etan abiatuko da, eta 8 kilometroko ibilbidea izango du, aurreko bi edizioetako berbera. Bi itzuli emango dizkiote, 4 kilometroko bueltari: Urbieta kaletik Tilosetara, Lizeaga auzora igo, auzoari buelta eman, Atzietatik jaitsi, Kaxkoan sartu-irtena egin, Urbieta kalera bueltatu, kale osoa zeharkatu, Latsunbeberri auzora jaitsi, Ave Maria parkean sartu, eta igerileku irekien parean gorantza abiatu, helmuga gunera iristeko.

Zenbait nobedade eta aldaketa izango dira aurtengoan plastikoa murrizteko. Dortsalak eta kamixetak, adibidez, poltsarik gabe emango dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!