Kontzentrazioa gaur, Zinkoenean

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 17a, 00:00

Ostiraleroko hitzorduari eutsiz, gaur, arratsaldeko 20:00etan, kontzentrazioa egingo dute Hernaniko preso eta iheslarien senide eta lagunek, Zinkoenean. «Gure senide presoei ez zaie legedia errespetatzen. Horregatik, dei egiten diegu herritarrei kontzentrazioan gurekin bat egitera», salatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!