Zortzi final jokatuko dira gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 17a, 00:00

Lehia biziko sei jardunaldiren ondoren, San Joan Txapelketako finalak jokatuko dituzte gaurkoan, C.D. Hernaniko pelotariek. Arratsaldeko 17:00etan hasiko dira, kiroldegiko frontoian. Pelotari benjaminek eta alebinek eskuz binakako modalitatean jokatu dute, eta haur, kadete eta gazte mailako pelotari federatuek, berriz, banakako lau terdiko modalitatean. Horrela, denera, 8 final jokatuko dira: benjaminetan 2, alebinetan 2, infantiletan 2, kadeteetan 1 eta jubeniletan 1.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!