Xake Topaketa, Preludio txikia eta Udako solstizioa gaur, San Joan Jaien atarian

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 17a, 00:00

Dantzariak oholtza gainean, 2019ko preludioan.

San Joanetako egitarauaren barruan, hainbat ekintza izango dira Hernanin, gaur arratsaldean. Asteburuan ere egiteko mordoa izango da. 

San Joanak ate joka ditugu dagoeneko, eta joan den astean eman zioten hasiera festen egitarauari Ttarla dantza taldearen ikasturte amaierako emanaldiarekin. Martxa hori hartuta, gaur eta asteburuan ere egiteko mordoa izango da herrian, adin guztietako herritarrentzat. 

Gaur arratsalderako hainbat ikuskizun eta jarduera antolatu dituzte. Arratsaldeko 17:00etan, Gerardo Plazaren Oroimenezko Xake Topaketa izango da haurrentzat, Atsegindegin. Ondoren, 19:00etan, XXII. Preludio txikia egingo da. Aurten, biharko eguraldi txarra iragarrita dagoenez, Udalak erabaki du Preludio nagusia eta txikia aterpean egitea: «Zoritxarrez, erabaki gogor hau hartu behar izan da aurten ere», nabarmendu zuten helarazitako mezuan. Nolanahi ere, urtero bezalaxe, ikuskizuna ziurtatuta egongo da. Eguna ezin hobe amaitzeko, Udako solstizioa ospatuko dute Chillida Lekun, 20:30etan hasita. Doos Colectivo dantza konpainiak Gorp(huts) pieza ibiltaria aurkeztuko du museoan. 

 

Bihar eta etzi, jarraipena

San Joanetarako motorrak berotzen jarraitzeko, bihar, goizetik hasita arratsaldera arte egongo da zeregina. Denetarik izango da: plater tiraketa, errugbian Emakumezkoen IV. San Joan Torneoa, Hartubol partiduak, XX. Azeri bila, Hernani Sutan boxeoa eta XXVII. Preludioa. 

Biharko, berriz, festetako egitaraua jarraituz, goizerako zehaztu dituzte ekintzak. Abesbatzen kontzertua, gimnasia erritmikoaren erakustaldia, xakea eta beste asko izango dira egitarauan.

 

SAN JOANAK

GAUR

17:00 Gerardo Plazaren Oroimenezko Xake Topaketa haurrentzat, Atsegindegin. 

19:00 XXII.Preludio txikia, Atsegindegin. 

20:30 Udako solstizioa. Doos Colectivo dantza konpainiaren Gorp(huts) ikuskizuna, Chillida Lekun.

BIHAR

10:00 Plater tiraketa hobi unibertsalean Hondarribin. Txantxagorri elkartea. 

10:30-17:00 Emakumezkoen IV. San Joan Torneoa. Errugbi taldea. 

17:30 XX. Azeri bila herri lasterketa haur eta gazteentzat. 

18:30 XXII. Azeri bila herri lasterketa helduentzat.

20:00 Hernani Sutan Boxeoa, kiroldegian. 

22:30 San Joan Jaietako XXVII. Preludioa, Atsegindegin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!