Urteroko hitzordua gaur, Loidiko mugarien oroitarrien aurrean

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 17a, 00:00

Joan den urteko oroimen ekitaldia, Loidin.

EPAB elkarteak antolatuta, 11:30etan hasiko dute ekitaldia. Bertaratzeko deialdia luzatu diete herritarrei. 

Urteroko ohiturari eutsiz, Euskal Pirinioak Askatasun Bideak (EPAB) elkarteak oroimenezko ibilbidea antolatu du, bi eguneko mendi-martxari protagonismoa emanda. Antolatzaileek aurreratu dutenez, omenaldi honetan, duela 80 urte iheslarien «odisea eta lagundu zituzten mugalarien lana» omenduko dute. Inaugurazio ekitaldia gaur egingo dute, urtero moduan, Loidi auzoan. Mugalarien oroitarriaren aurrean izango da ekitaldia, goizeko 11:30etan hasita. 

Gaurko ekitaldian, Hernaniko kideez gain, hartuko du parte nazioarteko taldeko ordezkaritza txiki batek: hain zuzen ere, Kanadak, Irlandak, EEBBk eta Euskal Herriak. Gainera, musika ere izango da urteroko zita honetan; Joxan Goikoetxeak izango du horretarako ardura. Amaitzeko, betiko moduan, lore sortak banatuko dituzte.

Ibilaldia hasiko da Frantziako Biarno eskualdeko Aspe ibaiko haranean dagoen Borce/Etsaut-etik, eta jarraipena egingo du Pirinioetako mugaraino, gero Aragoiko Huesca probintzian dagoen Canfranc Geltokira jaisteko. Hain zuzen, Aspe Haraneko Accous eta Canfranc Geltokiko herrietan egingo dituzte omenaldiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!