Denontzat Race proba, igandean atletismo pistan

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 16a, 00:00

Goizeko 11:00etan hasita, 10 kilometro eta 30 obstakulo izango dira. Izenematea zabalik dago, 'kronoak.com'en.

Igande honetan jokatuko dute, Hernanin, Denontzat Race obstakulo probaren bosgarren edizioa. Landaren hasiko da, goizeko 11:00etan; eta 10 kilometroko ibilbidean, 30 oztopo baino gehiago gainditu beharko dituzte partehartzaileek. Sagastialdeko atletismo pistan bukatuko dute proba.

Parte hartzeko, kronoak.com webgunean eman behar da izena, eta larunbata da azkeneko eguna. 55 euro dira. Dortsalak jasotzeko aukera izango da bihar, 18:00etatik 20:00etara Denontzat gimnasioan; etzi 18:00etatik 20:00etara, atletismo pistan; eta igandean bertan 08:00etatik 09:30etara, atletismo pistan. Hitzaldi informatiboa, berriz, irteera gunean emango dute, hasi baino ordu erdi lehenago, 10:00etan Landaren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!