Azokan postua gaur, Institutuko ikasleek

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 16a, 00:00

Hiru ikasle, azokako kartelekin.

Eskola Agenda 2030en barruan, DBH3ko ikasleak egongo dira bertan, bigarren eskuko produktuak saltzen.

Eskolako Agenda 2030eko ekimenetan murgilduta daude Hernani BHI Institutuko ikasleak, eta ekonomia zirkularra bultzatu nahian, Hernaniko azokan postua jarriko dute gaur. DBH3ko ikasleak egongo dira bertan, bigarren eskuko produktuei «bizitza berri bat» emateko asmoz. Bildutako dirua datorren ikasturteko ikasbidairako erabiliko dute. Gerturatu eta laguntzera animatu dituzte herritarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!