Izabatik Zurizara, igande honetan

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 16a, 00:00

Helduentzako irteera antolatu du Mendiriz Mendik, igande honetarako. Pirineoetara joango dira, eta GR-11 ibilbidearen zortzigarren etapa osatuko dute, egiteko falta zaiena. Zehazki, Izabatik Zurizara joango dira. 11 kilometroko ibilbidea da, 560 metroko desnibel positiboarekin, eta ia jaitsierarik gabe; baina ibilbide erraza da, hiruzpalau ordutan egiteko modukoa, eta paraje ederretan barrena. Bertara joateko, Atsegindegin elkartuko dira, goizeko 07:30etan. Parte hartzeko, aldez aurretik eman beharko da izena. Horretarako, elkartearen bulegotik (Iturregi plaza) pasa behar da, gaur edo bihar, iluntzeko 20:00etatik 21:00etara. 20 euro dira elkarteko bazkideentzat, eta 25 euro bazkide ez direnentzat. Izena eman eta irteeran parte hartzera animatu dituzte herritar guztiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!