15 plan berezi prestatu ditu Hernaniko Gaztelekuak, udarako

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 16a, 00:00

Ekainaren 28tik uztailaren 22ra izango dira, eta izenematea zabalik dago datorren asteartera arte.

Egitarau berezia prestatu du Hernaniko Gaztelekuak udarako. 15 ekintza izango dira, ekainaren 28an hasi eta uztailaren 22ra arte. Besteak beste, irteerak egingo dituzte Costa Jumpera, piraguismoa, surf ikastaroa eta eskalada egitera, eta Santa Klara uhartera.

Udako ekintza guztietan parte hartzeko, aldez aurretik eman beharko da izena; eta aurrez aipatutako bost horietan, zehazki, 5 euroko fiantza ordaindu beharko da, ekintzara joanez gero bueltatuko dutena. Datorren asteartera arte dago zabalik izenemate epea: linktr.ee/hgaztelekua helbidean dago ekintzetan izena emateko orria.

Edozein zalantza izanez gero, Gaztelekuko telefono mugikorrera deitu daiteke: 688 823 420.

 

UDAKO EGITARAUA

Ekainak 28, Harrotasunaren bila. 11:00etatik 13:30etara, Ave Maria parkean.

Ekainak 30, Costa Jumpera irteera, 10:30etatik 14:00etara. Topalekua: BU10 autobusaren geltokia (Zinkoenea).

Uztailak 1, Kanpoko udal igerilekura, 10:00etatik 14:00etara. Topalekua: Gaztelekua.

Uztailak 4, Afaria eta pelikula. 19:30etatik 23:00etara, Gaztelekuan.

Uztailak 5, Santa Klara uhartera irteera, 10:00etatik 16:00etara. Topalekua: BU11 autobusaren geltokia.

Uztailak 7, Surf ikastaroa Donostian, 15:00etatik 19:00etara. Topalekua: Hernaniko erdiguneko tren geltokia.

Uztailak 8, Kanpoko udal igerilekura, 10:00etatik 14:00etara. Topalekua: Gaztelekua.

Uztailak 11, Izozki tailerra. 10:00etatik 13:00etara, Gaztelekuan.

Uztailak 12, Zarautzera egunpasa, 10:00etatik 16:00etara. Topalekua: BU11 autobus geltokia.

Uztailak 14, Eskalada Pio Barojan, 10:30eta­tik 13:30etara. Topalekua: Gaztelekua.

Uztailak 15, Kanpoko udal igerilekura, 10:00etatik 14:00etara. Topalekua: Gaztelekua.

Uztailak 18, Afaria eta pelikula. 19:30etatik 23:00etara, Gaztelekuan.

Uztailak 19, Ginkana bizikletan. 10:30etatik 13:30etara, Ave Maria parkean.

Uztailak 21, Piraguismoa hondartzan, 10:45etatik 14:15etara Donostian. Topalekua: BU05 autobusaren geltokia (Biteri).

Uztailak 22, Kanpoko udal igerilekura, 10:00etatik 14:00etara. Topalekua: Gaztelekua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!