Herriartekora doako autobusa, Oiartzunera

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 16a, 00:00

Oso hitzordu garrantzitsua dauka Hernaniko esku pelotak, igande honetan: Herriarteko Txapelketaren semifinaletako bueltakoa jokatuko du, 17:00etan Oiartzunen; eta joanekoan 2-1 irabazita, finalera sailkatzeko aukera dauka. Horregatik, herritarrei deia luzatu diete, animoak eta indarra emateko esku pelotariei; eta hori errazteko, doako autobusa antolatu dute Hernanitik Oiartzunera. 16:00etan abiatuko da, Atsegindegitik; eta ezinbestekoa da izena ematea: biharko 12:00ak arte dago epea, 650 506 436 telefonoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!