Moto batek istripua izan du, Santa Barbara auzoaren parean

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 15a, 15:14

Axalatik hilerrira bitarteko errepide zatian gertatu da, eta bidea moztuta dago. Pipirita aldera bideratu dute Urnietatik datorren trafikoa, baina bidea azkar libratzea espero da.

Moto istripua izan du emakume batek, 15:00ak aldera, GI-21-32 errepidean, Hernaniko hilerriko semaforotik Axalarako errepide zatian, Santa Barbara auzoaren parean. Berehala azaldu dira DYA, Ertzaintza eta Udaltzaingoa, eta ospitalera eraman dute emakumea, artatu ondoren.

Istripuaren eraginez, bidea itxi dute bi noranzkoetan. Txantxillako errotondatik ezin da Urnieta aldera joan zuzenean; eta Urnietatik datozenak, berriz, Pipirita aldera bideratu dituzte. Dena den, bidea azkar libratuko dutela aurreikusten da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!